Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oiartzungo akta zaharrak dibulgatzen hasi dira

XVIII. mendean udalak egiten zituen akten berri ematen hasi da udala

Erik Gartzia Egaña
Oarsoaldea
2017/07/07
Oiartzungo Udaleko akta zaharra

Oiartzungo Udaleko akta zaharra

Oiartzungo Udala akta zaharrak dibulgatzen hasi da. Orain dela lau urte hasi ziren aktak husten, eta euskarri informatikoan gordetzen. Akten laburpena euskaraz egin —gainontzeko udalerrietan gazteleraz edo elebitan egiten dute—, eta datu base batean gordetzen dute. Hilero-hilero jakinaraziko dituzte akta batzuetan jasotakoen berri. Hilabete honetan honakoak izango dira gaiak: gobernu onerako autoak; armak eta kera deiak; eliza ingururako debekuak; ordutegi eta garbitasun kontuak. Gobernu onerako autoak: gizartearen ohituretan murgilduz Udal aktek populazio gune bateko arduradun edo gobernuaren akordioak islatzen dituzte. Askotan, hauek tokian tokiko edo unean uneko kezken ondorioz sortutako erabaki eta akordioak dira. Baina hauez gain, udal gobernuek bazituzten ohikoagoak ziren kezkak edo gaiak, maiztasun handiagoz esku artean zituztenak, hamarkada edo mendeen poderioz eguneroko bihurtu zirenak edo etengabeko kezka zekartenak. XVII. mende erdialdetik aurrera hainbat gertakari saihesteko edo halakoei aurre egiteko neurriek formaltasuna hartu zuten: nolabaiteko bilduma antolatu bat osatu zuten, inprimatu eta argitaratu arte. Dokumentu hauek gobernu onerako auto izenez ezagunak ziren. Prozesu honetan guztian erdibideko fase bat ere egon zen, unean uneko xedapenetatik txukun bilduta egon arte. Hau udal aktetan argi dakusagu; izan ere, udalbatzaren erabakiak biltzen dituzten liburuetan, horiek jendaurrean jakinarazteko meza garaia baliatuz. Oiartzunen halakoak urteko lehenengo egunetan egiten ziren. Jarduna ekitearekin batera, udalbatza berriak hainbat mandatu ematen zituen zenbait jokamolde, jokabide, jarduera edo begi onez ikusten ez ziren ohitura edo usadio debekatuz edo arautuz. Hori zen gobernu onerako autoen helburu nagusia. Agintarien xedea elkarbizitza ona bermatzea zen, beti ere garaiko gizarte katolikoaren baitan. Gehienetan izaera orokorra zuten. Beste batzuetan, eta gureari dagokionez, Oiartzunekin zerikusia zuten kontuak ziren, bailaran espreski gertatutakoei zegozkienak. Artxiboan gordetzen diren lehen akta-liburuetatik aurrera ikus daitezke. Honek garaiko gizarteari buruz berebiziko informazioa ematen digu: aspaldikoenek beren horretan bazirauten, aldaketarik izan zuten, xedapen berriak sartu baziren… Errepikatzeak islatzen du debekuek oso eragin mugatua zutela. Mendeen poderioz gauza batzuk ez direla aldatu ematen du; gaur egunean pairatzen ditugun arazoen antzekoak edo aurrekari moduan ikusi ditzakegu. Armak eta kera deiak Armak soinean eramatearen debekuak ia lehenengo akta liburuan azaltzen zaizkigu: 1658tik aurrera. Askotan su-armak izaten ziren helburu nagusia (eskopetak, karabinak edota pistolak), baina txokolantzak, pordoi-ziriak, daga luzeak, sastagai edo labanak ere aipatzen ziren. Agidanez, armak zorroetatik ateratzea arras arrunta zen, aitzakia edozein zelarik ere. Baziren, halakoak jazotzea laguntzen zuten giroak, taberna eta jokoari lotutakoak kasu. Horregatik, emakume-tabernari zein bentariei iluntzean kartarik ez ematea agintzen zitzaien; neguan 20:00etatik eta udan 21:30etik aurrera. Ez zen momentu bakarra: meza eta ofizio sakratu garaian ere naipe eta pilotan jokatzea debekatua zegoen. Jokoa eta alkohola konbinazio latza ziren gertakari bortitzak emateko. Horregatik, tabernari eta bentariei kera dei edo etxeratzeko aginduaren ondoren pattarra edo ardoa eman edo saltzea debekatzen zitzaien, erosleak bere etxerako bideratua ez bazuen. Era berean, dei horren ondoren jendea apopilo hartzea debekatua zuten, eta 1688an apopilo arlote, alfer edota ogibiderik ez zuen inor ez zuten hartuko. Arlote eta eskaleei lan egitea agintzen zieten aginduak ere bazeuden (1694). Eliza ingururako debekuak Liskarrak sortzea eta mokoka aritzea ez zen joko edo taberna kontua bakarrik. Hala, kalean oihuka eta zalapartaka gauez aritzea debekatua zegoen, eta Abemaria (iluntze garaia) eta eliz ofizio garaietan danbor joleei danborra jotzea debekatzen zitzaien. Are gehiago, eliza kanpoan zein barruan, garaiko herri zein gizartearen espazio sakratuena zen horretan, edota bere inguruetan ere, hilerrian kasu, zalaparta sortzea ohiko kontua omen zen. Hori saihesteko hainbat xedapen eman ziren: hilerriari dagokionez, bertatik jendea suilak edo saskiak buru gainean zituztela igarotzea debekatu zen. Harrigarria gerta dakiguke, ordea, tenpluari dagozkionak: elizan ezin zen ilea bilduta edo zarata handia ateratzen zuten eskalapoin zapatekin ibili. Gizon eta emakumeak elkarrekin esertzea ere etengabe debekatu zen: elizako koroazpian, bankuetan edo hilerrira zihoazen eskaileretan ezin ziren bi generoak nahastu. Era berean, elizako atea egunsentira arte ez zabaltzea adostu zen 1699an eta 1700an, gazteek hamaika kalte sortzen baitzituzten barrura sartzean. Elizaren errespetagarritasuna tenplua beraien bizimoduaren ardatz nagusitzat zuten horien jokabideengatik hasten zen. Trentoko Kontzilioa ospatu eta mende luze batera gurean, horren katolikoa zen euskal gizartean elizgizonen portaera morala nahiko zalantzagarria zen. Oiartzunen emandako xedapenak argiak dira. Gutxienez 1691 eta 1694 urteetan apaiz eta gizon ezkonduen ohaideak Bailaratik atera daitezela agindu zen: “que ninguna muger corruta amenzabada o que de mal exemplo con hombre clérigo, casado o con otro de qualquiera estado, salga d’este valle dentro de nube días con apercebimiento que se sacarán publicamente de dicho balle”. Beste askotan bezala, araua ez zihoan gizonen aurka, emakumeen aurka baizik. Ordutegiak eta garbitasun-kontuak
Oiartzungo Udaleko akta zaharra

Oiartzungo Udaleko akta zaharra

Gaur egun bitxikeria moduan ikus dezakegun kontuetako bat ordutegia da. Ezkilen joaldiak ziren ordutegi eta gertakariren berri ematen zutenak. Agintariek eguneroko bizitza arautzen zuen ordutegia ezarri zuten, eguzki-argia ardatz zuena. Pazko Astearen arabera arautua zegoen: ordura arte 20:00etan zen deia; ordutik aurrera, eguna luzatzen zela profitatuz, 21:30ean. Ez zen beti horrela izan: 1696 urtean neguko ordutegia 19:00ak arte zen eta udakoak 20:00etan zuen muga. Horrez gain, bazegoen ordutegi berezirik: neska gazteei kera aginduaren ondoren etxeratzeko agindua eman zitzaien behin edo behin (1699). Bereziena morroi, soldatapeko gazteei edota nerabeei zuzendutakoa zen. Besteena baino goiztiarragoa zen: 18:00etan eta 20:00etan (1686) edo 19:00etan eta 20:00etan (1694). Talde hau arauen jo-puntu zen; besteak beste, ezkondutako gizonek eta agureek gauez eta tabernetan mutilekin tratu edo jokoan aritzea debekatu zuten; 1700 urtean zera agintzen zen: “que los mozos que están a soldada y los que están debajo de la patria potestad se recogan para la hora de la queda en el invierno y en berano como se oseruaua antes (…) y que los hombres casados y ancianos de noche en tauernas ni en otras partes no tomen conuersasión de juego ni otro con los mozos ni de los que están a soldada”. Era berean, garbitasuna, osasuna eta txukuntasuna bilatzen zituzten neurriak zeuden. Besteak beste, edateko ura hartzeko erabiltzen ziren iturrien garbitasuna bermatu nahi zen, bereziki Elizaldekoa. Horregatik arropa, liho, pitxar, galdara, suil, arrain, barazki edota haragia garbitzea, edota gauzak botatzea debekatu zen; 1662an, adibidez, arraska erabiltzea agindu zen. Baratzeetan herriko jendeak egiten zituen lapurretak saihesteko sendi edo familia bakoitzak bere baratze propioa izatea agindu zen; antza denez, merkeago, azkarrago edo erosoagoa zen besteen kontura jatea, lurra erein eta zaintzea baino. Nagitasun horrekin lotuta, bideen txukuntze-lanen ingurukoak daude: etengabekoak ziren lursailen jabe edo maizterri ondoan zituzten bideetatik jaisten den ura eta euri-urak beraien lurretara bideratzeko, erretenak egiteko edota bideak garbi mantentzeko agindua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.