Puntu eta marra zuriak Lezoko Goiko Plazan
Puntu eta marra zuriak Lezoko Goiko Plazan. Zertarako? Bada, igandeko muxikoen Guinness errekorrerako.
Puntuak, Goiko Plazan.
Lezoko Goiko Plaza puntu eta marra zuriz beteta dago. Hainbat egun dira horrela dagoela. Herritarrek galdetu dute: zergatik? Erantzuna, erraza: igandean, hilaren 30ean,
muxikoen Guinness errekorra egiteko asmoa dago herrian, eta horretarako behar bezala ari dira dena prestatzen antolatzaileak. Puntuak partaideak non jarri behar diren adierazteko dira.
Beraz, iganderako, hilaren 30erako, ia dena prest dago. Orain herritarrek errekor saiakerarekin bat egitea falta da.