
Oiartzunen manifestazioa egin dute arratsaldean greba orokorraren azken ekitaldi bezala. Ehunka lagun elkartu dira.

Greba jarraipena izaten ari dela ziurtatu du ELA sindikatuak. Hala ere, borroka gaur bukatuko ez dela ziur dira: "Langile arteko gutxieneko soldata lortu arte aktibo eta borrokatzen jarraituko dugu".

HITZAk greba orokorraren goizak eman duenaren gaineko balorazioak bildu ditu. Sindikatuak pozik daude izaten ari den eraginarekin.

Piketeak egin dituzte goizean, eta LAB sindikatuak jakinarazi du "jarraipen zabala" ari dela izaten greba.

Niessen merkatalgunera helduta izan da lehen tentsio unea. Ertzaintzaren patruila, gutxienez sei, agertu dira eta ziztu bizian atera dira autoetatik eta merkatalguneko sarbidera jo.

Ertzaintzak Errenteria-Oreretako Erdialdean jardunean zen piketeetako bateko kide bat atxilotu duela jakin berri du HITZAk

Lanbide arteko gutxieneko soldata propioa 1.500 eurokoa izateko eskaera Orsoaldeko eta Bidasoko eremu guztietara zabalduko da gaur.

Urte osoan eman daiteke izena erregistroan, baina apirileko zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a baino lehen egin beharko dute inskripzioa.

Hilaren 23an bi kilometro inguruko ibilbidea egingo dute herrian zehar; maila bakoitzak 500 metro inguru egingo ditu lekukoarekin.

OARSO BIDASOKO HITZAko langileak, baina, greba orokorrarekin bat eginagatik ere, M17an lanean arituko gara, greba aktiboa egin eta grebari oihartzuna emateko.

Eragin nabarmena izaten ari da gaurko greba orokorra Bidasoan eta Oarsoaldean. HITZAk argazkian bilduma egin du

Pasaiako Portuko eta Trintxerpeko sarrera moztu du ordu erdiz Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

Herritar guztiei irekiak dira jarduerak eta bertaratu eta parte hartzera animatu ditu herritarrak Lekuona Fabrikako bibliotekak.

Altabira Eguna egingo du institutuak hilaren 18an (asteazkena), hezkuntza lana herrira zabaltzeko.

"Mundu mailan beste nazioen eta estatuen pare" jarri dituelako "gure hizkuntza eta gure nazioa" omendu nahi dituzte. Lekukoa, beraz, pilota ordezkariek eramango dute hilaren 24an.

Gehiegizkoa jo dute sozialistek C1 eskaera administrari lanpostuentzat, 2008an baina, alderdi sozialistak zenbait lanposturi izendatutako hizkuntza eskakizunak aldatzea onartu zuen; tartean, administrarien hizkuntz eskakizuna bigarrenetik hirugarrenera pasatzea.

Hilaren 24an pasako da Korrika Oiartzundik, eta egun handirako prest egoteko Korrika eguna antolatu du bezperan Haurtzaro Ikastolak.

Hamalau zuhaitzen inguruko baldosak altxatu edo apurtu dituzte sustraiek, eta arriskutsu bihurtu dira oinezkoentzat. Lanek bi asteko iraupena izango dute.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

"Herri bakoitzak bere elikaduraz erabakitzeko eskubidea duen bezala, bere langileen lan-baldintzak ere erabakitzeko eskubidea du", esan dute.