
Irungo ikastetxe batean 13 eta 15 urte bitarteko adin txikiko ikasleei diru edota opari truk sexua izateko proposamenak egiten zituen irakasle batentzat 22 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak. Feministen asanbladak, besteak beste, salatuaren "zuriketa kanpaina" salatu du.

Haur eskola publikoetan matrikulatzeko epea zabalduko dute apirilaren 13an, eta maiatzaren 4ra arte izango da matrikula egiteko aukera.

Sanpedrotarrek bi egunez berotuko dute 24. Korrikaren etorrera. Sustatzaileek ekintza mordoa antolatu dituzte.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek manifestazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Langileen baldintzak eta zaintza duintzeko borrokan ari dira.

Igandeko Pasaia-Lezo Lizeoaren Egunean ikastetxearen sorreraren 50. urteurrenak toki nabarmena izan zuen.

Sanjuandarrek Korrikarako motorrak berotuko dituzte igandean. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.

Miren Narbaizak Metrokoadrokarekin elkarlanean Mari Carmen Urzelairen 'Munduratu gintuzten' abestiaren bertsio garaikidea egin du.

Oarsoaldea garapen agentziak sustatuta egin dute topaketa, eta bertan euskara gizartean zein enpresetan errotzeko ideia eta esperientziak partekatu dituzte.

Lezo Institutua kalera atera da gaur Altabira Egunarekin. Ikasturtean landutako edukiak herritarrei eman dizkiete.

Oiartzunen manifestazioa egin dute arratsaldean greba orokorraren azken ekitaldi bezala. Ehunka lagun elkartu dira.

Korrikaren etorrera prestatzeko, oinarrizko mugikortasun eta aktibazio ikastaroa emango du Adur Oiartzabal prestatzaile fisikoak hilaren 24an, San Pedroko frontoian.

Hilaren 19an hasi eta hilaren 22ra bitartean egunero egingo dute familiei bideratutako jolasa. Izena eman behar da aurrez.

50. urteurrena ospatzen ari da Ibargain elkartea, eta horretarako zenbait jarduera antolatu ditu. Horietako bat da hilaren 21eko Truk txapelketa.

Gaur eta apirilaren 1ean ez da alkateordetza zerbitzurik eskainiko, eta alkateordeekin aurrez aurreko arreta jasotzeko hurrengo eguna apirilaren 16a izango da.

40. Lesoinuren barruko kantu jira egingo dute larunbatean. Datorren astean ekitaldi gehiago izango dira.

Bihar eta etzi Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko bulegoek ez dute zerbitzurik eskainiko. Astelehenean zerbitzua betiko ordutegira itzuliko da.

Venezuelan azken hilabeteetan bizitzen ari den egoeraren gaineko liburu bat argitaratu berri du Txalapartak; analisia egin dute bertan hainbat idazle eta irakaslek.

Euskal Herriko pala txapelketa irekiko hamaika partida jokatu dituzte asteburuan; lehen, bigarren zein hirugarren mailan lehiatu dira.

Eragin nabarmena izaten ari da gaurko greba orokorra Bidasoan eta Oarsoaldean. HITZAk argazkian bilduma egin du

Pasaiako Portuko eta Trintxerpeko sarrera moztu du ordu erdiz Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.