'Libia' hamargarren izan da asteburuan jokatutako bi estropadetan, hortaz, koska bat gora egin du lehen bi jardunaldiekin alderatuta. Hala ere, salbazioa puntu batera aldendu zaie.
Larunbateko estropadan moldatu ez baziren ere, igandekoan, euren tandako bigarrenak izan ziren Hibaikako emakumeak. Seigarren postua du begiz jota Iñaki Mendizabalen taldeak play offa saihesteko.
Hibaikako gizonen ontziak estropada polita egin zuen larunbatean Donostian. Bosgarren sailkatu zen, baina Busturialdeko ontzitik ehunenetara, eta sailkapen orokorrean atzetik dituen bi ontziei minutu luzeko aldea aterata.
Asteburuan jokatutako biak bere eginda, 'Erreka' traineruak jokoan izan den dena irabazi du. 'Batelerak' trainerua, erregular.
Irabazlearengandik bi puntura geldituta hirugarren izan da Landarbaso abesbatza Spittal an der Drauko txapelketan. Derrigorrezko obraren atalean interpretaziorik onenaren saria eskuratu dute errenteriarrek, gainera.
Eguraldia lagun izan ez bada ere, haur eta gurasoak kalera atera dira gaur ere. Sanferminek ez dute etenik.
Etzitik irailaren 29ra bitarte aparteko zerbitzu bat eskainiko dute kale garbitzaileek igande guztietan. Erabaki honekin "bizilagunen eskaera historikoetariko bati erantzungo" diotela dio udal gobernuak.
Autobideko Oiartzungo gasolina-zerbitzuguneko sartu-irteeran eragina izango dute obrek, baita 12. irteerari. Bi gau izango dira.
Programak ez du jarduera ekonomikoen publizitate partikularrik izango. Helburua herriko establezimendu guztiei aukera berdinak eskaintzea da.
Biharko 00:00etatik 3:00etara zabalduko dute postua, skate parkaren ondoan.
Madalenrock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute uztailaren 20an, eta egitaraua hiru taldek osatzen dute: Freedom Call, Koven eta Blast Wave.
KAE 2 Ligan ari dira Hibaikako gizonak, eta helburua play-offera heltzea dute. Hiru estropada jokatu dituzte eta lehenean bikain ibilita, beste bietan ez dute lortu nahi duten maila ematea. Bihar, "beste bertsio bat" emango dutela Donostian sinistuta dago Iglesias.
Batelerak bueltan dira, eta aldi berean, gizonen traineruak dena irabazten hasi du KAE1 Liga. Ontzien entrenatzaileekin hitz egin du HITZAk.