
Zaporeak-ek jaialdiko jantoki solidarioa kudeatuko du, eta ISHk 'Aita Mari' sorospen ontzia bisitagarri egingo du.

Unibertsitateko proiektu bezala hasi zen, baina Azken Films taldea sortu zuten azkenerako. Allende Urritegi oiartzuarra da zuzendaria.

Galtzarabordan estalita egingo du bidea Topoak, auzotarrentzako trenbide gaineko espazio handi-zabala irabazita, hiru kale igogailu berrirekin irisgarritasuna hobetzeko, eta emergentzietako ibilgailuen sarbidea bermatuta. Bizilagunen lana izan da gakoa.

Ustez zazpi ardi lapurtu eta hiltzearen errudun izendatu dute zuten atzo, berriz ere, Trapujale. Horrela bukatu ziren herriko inauteriak.

Eskola Feministak martxotik ekainera izango duen programazioa aurkeztu dute gaur Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak eta Amaya Cuesta Berdintasun teknikariak.

Gaurkoa lehen elkarretaratzea izan da, baina datozen egunetan ere egingo dituzte. 20an, 24an eta 27an, 12:00etatik 16:00etara.

Euskal Herriko Orientazio Koparen lehen jardunaldian 200 parte hartzaile aritu dira Urdaburu inguruan.

Martxoaren 8aren bueltako emanaldietan emakume sortzaileek indar berezia izango dute. Tomas Garbizuren konposizioen bilduma berria aurkeztuko dute martxoaren 1ean, 'Mila ertz'.

Denboraldi berriaren aurkezpena egin du EMKEk; aurtengo bigarren kontzertua egingo du igandean.

Atzokoa, Astelehenarre, Lezoaundi herriko buruhandi eta erraldoien konpartsa aurkezteko eguna izan zen. Gaur epaituko dute Trapujale.

Martxoaren 4tik maiatzaren 27ra artean zortzi ipuin kontaketa jasoko ditu Andreone Udal Liburutegiak.

Kunkana Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitateak jakinarazi du autokontsumo instalazio bateko partaide diren herritarrek %25 eta %50 arteko hobaria izan dezaketela Lezoko Udalaren Ondasun Higiezinen Zergan.

Ibaiondo etxeko gastuei aurre egiteko festa egingo dute otsaileko azken ostiralean. Kantu afarirako txartelak, Tiñelun salgai.

Barruti urdineko Inauteriak hilaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Ospakizunek eragina izango dute trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan.

Hirugarren eta bigarren mailako partidak jokatu dituzte pasa den asteburuan. Asteon beste hamar partida jokatuko dituzte Madalensoron.

Maria Madalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatuta, Gaztelupe ganbara koruak emanaldia egingo du larunbat arratsaldean Madalenaren ermitan.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 22an Donibaneko senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Hilabete eskas geratzen da 24. Korrika hasteko, eta etorrera prestatzeko, bigarren batzordea egingo dute hilaren 19an Txirrita AEKn, 18:30ean.

Iragan ostegunetik hasita, zenbait partida jokatu dituzte Oiarpeko kirolariek. Hona hemen partida guztien emaitzak.

Eguraldia inauteriak baldintzatzen ari da. Ostiralean, Zirikuak eta Zuberoako dantzen saioak Saldiseko aterpean egin ziren.