Aisia (Oiartzun): 'Mineralen bila' ibilaldi gidatua
Arditurri inguruan egingo dute ekintza, eta parte hartzen dutenek mineralak bilatu eta ezagutuko dituzte, jardueraren helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea eta ustiatutako mineralak topatzea baita. Era berean, jakinarazi dute aurkitutako mineralak bertan utzi behar direla.
