Antzerkia (Donibane): 'Porno vs Afrodita'
Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 40. urteurrena ospatuko dute aurten. Denera lau umorezko antzezlan eskainiko dituzte San Pedro, Donibane eta Antxon.
Igandean, hilak 17, 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoak Porno vs Afrodita antzezlana hartuko du, Benetan Be Teatroa taldearen eskutik. Gazteentzako “eta jada ez hain gazteentzako” ikuskizuna dela aitortu dute antolatzaileek, hezkuntza sexuala eta afektiboa dituelarik ardatz. “Zuzeneko musikaz bustitako komedia zoroa”.
