Arte eszenikoak (Donibane): 'Tomaxen abenturak'
Sinopsia: Larunbat goizean, Tomax eta Muxi Ikasgelan geratu dira, bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako: armairuak bakarrik mugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa.
Aurreko lanetan bezala, umorea, magia, kantak eta dantzak nahastuko dira ikuskizun dibertigarri batean!
- Hilaren 12an, 17:00etan.
- Juanba Berasategin (Pasai Donibane).
- Sarrerak: Online edo leihatilan.
- Iraupena: 50 minutu.
- Publikoa: 4 urtetik aurrera.
- Hizkuntza: Euskaraz.
