Bazkaria (Oiartzun): 1969ko kintoen eguna
09:30ean, nahi duena Done Eztebe plazara hurbil daiteke. Handik hasiko da herrian zehar egingo duten mendi buelta. Bukatzean, kiroldegian dutxatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute.
12:30ean, berriz, plazan elkartuko dira berriro. Oraingoan ez da ariketa fisikorik egin beharko. Posatzeko gogoarekin joatearekin bakarrik nahikoa izango da: argazkia aterako dute.
Bazkaria bi ordu geroago hasiko da, 14:30ean. Bakoitzak bere kabuz joan beharko du Tolareraino.
