Bertsolaritza (Antxo): 'Ez da kasualitatea'
Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua eskainiko dute hilaren 11n (datorren larunbata ez, hurrengoa) Antxoko Kultur Etxean. Ane Labaka, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza bertsolarien hitzak izango dira protagonista, Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musikarekin. Gaiak, berriz, Maite Berriozabalek jarriko ditu.
Bertso saioa 19:00etan hasiko da, eta bertaratu ahal izateko doako gonbidapena eskuratu beharko da aurretik honako esteka honen bidez.
