
Niessen Zinemak izango da azaroaren 30etik abenduaren 5era egingo den Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren V. Jaialdiaren egoitza, eta saio guztiak doakoak izango dira.

Garazi Urdampilleta alkateordeak praktika on gisa aurkeztu du Kultura Mahaia Azpeitian Oinherrik antolatutako jardunaldi batzuetan.

Lezoko energia komunitatearen kide izateaz gainera, energia berriztagarriak sortzegatik hobariak eguneratuko ditu, eta %45eraino irits daitezke.

Lezoko Udaleko langileek euren soldaten izoztearen kontra, eta KPIaren araberako igoeren aldeko mobilizazio aroarekin jarraituko dute.

Materrek sustatzen duen Itsas Zaintza Sarearen ekimenez, zortzi ekintza bateratu egingo dira Gipuzkoako sei udalerritan, 11:00etan. Horietako bat Pasaiako badian egingo da.

Joana Mendiburu eta Aiako Harria Gaztelumendi hiri politiken etorkizuneko erronkez hausnartzen eta praktika onak ezagutzen aritu dira Rotterdam eta Amsterdamen.

Gipuzkoako Gomazko Paletako Bigarren Kategorian fin ibili dira EPLEkoak asteburuan. Kategoria mantentzea dute jokoan.

Punka nagusi izango da asteburuan, Oarsoinuaren barruan. Lekuona Fabrikak hastuko ditu Oarsomusikak antolatutako bi jardunaldiak.

Hondarribian jokatu zen atzo (hilak 22, igandea) gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusia. Oiartzuarrak 2022an eta 2024an ere bere egin zuen txapela.

Oiartzungo Feministen Asanbladara indarkeria kasu asko heldu dira azken urtean, eta denak ezin kudeatu dabiltza. Azaroaren 25ean gizonei erantzukizuna hartzeko eskatuko diete.

'La bici de lola' film laburra eta solasaldia antolatu dituzte gurasoei zein hezkuntzako profesionalei begira.

Azaroaren 11 Greba Orokorraren gaineko balorazioa egin du LAB sindikatuak, positiboa oso. Sindikatuak emandako datuen arabera 8.000 lagunek hartu zuten parte Oarsoaldeko zein Bidasoko hiru protestetan.

Maider Alzelai ipuin kontalariak eta Igor Sala musikariak hiru saio eskainiko dituzte: abenduaren 1ean San Pedron (17:30), 2an Antxon (17:30) eta 3an Trintxerpen (18:00).

Saioak Antxoko Txirrita AEKn eta San Pedroko Erti Udal Aretoan izango dira, biak 17:30ean. 'Lego 2' filma proiektatuko da bi aretoetan.

Lizeoak haurtzaroaren eta pantailen erabileraren gaineko sentsibilizazio saio bat egingo du hilaren 30ean, Antxoko ikastolan.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) Gipuzkoan duen ordezkaritzako Kultura Batzordeak antolatu du.

Karlos Saldise plazan jarri dute etxeko tamaina txikiko hondakin bereziak gaika biltzeko zerbitzu iraunkorra.

Ane Labakaren poema laburrek eta Sandra Garayoaren ilustrazioek osatzen dute liburua. Peru Galbetek abestia ere egin du.

Lezoko inauterietako larunbatean herria girotzeko bost gai proposatu ditu Jai Batzordeak: 'Filmak', 'Festak', 'Lanbideak', 'Munduko Dantzak', eta 'Musika 'Taldeak.

Martxa lasterkari antxotarra hilaren 14tik 22ra bitartean Monakon jokatu den zortzi eguneko Munduko Txapelketan izan da, eta lehen hogeien artean sailkatu da.