Larunbatean, saio bikoitza Zinema Txikian
Saioak Antxoko Txirrita AEKn eta San Pedroko Erti Udal Aretoan izango dira, biak 17:30ean. 'Lego 2' filma proiektatuko da bi aretoetan.
Joan den urteko emanaldi batean ateratako irudia da honakoa. Pasaiako Zinema Txikiak saio bikoitza programatu du larunbaterako (hilaren 28rako). Saioak Antxoko Txirrita AEKn eta San Pedroko Erti Udal Aretoan izango dira, biak 17:30ean. Lego 2 filma da bi aretoetan proiektatuko den filma, eta sarrerak doakoak badira ere, aurrez erreserbatu behar dira Bibe plataforman.
Larunbateko saioetarako ez da motora zerbitzurik eskainiko, eta aretoetako ateak 17:15ean irekiko dira.
