Xabier Salillas, 18. Munduko Txapelketan
Martxa lasterkari antxotarra hilaren 14tik 22ra bitartean Monakon jokatu den zortzi eguneko Munduko Txapelketan izan da, eta lehen hogeien artean sailkatu da.
Hilaren 14tik 22ra bitartean zortzi eguneko Munduko Txapelketa jokatu du Xabier Salillas martxa lasterkari antxotarrak Monakon. Urteko erronka nagusiaren atarian, Salillasek aitortu zuen garaipen bat zela Monakon egon ahal izatea. Munduko Txapelketan izatea opari bat izan arren, lehiatzera irten zen antxotarra, eta 18. postuan sailkatu da.
2012an lasterka egin zuen zortzi eguneko proba hori, eta espainiar estatuan erronka hori osatu zuen lehen atleta izan zen. Orain martxan egin du zortzi eguneko proba, eta modalitate horretan erronka hori osatu duen lehena ere izan da. Olatuaren gainean da Salillas, eta datozen erronketan jarri du jada arreta.
