Bertsolaritza (Donibane): 'Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal'
Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, Donibaneko Bixi Bixi Elkarteak bertso bazkari musikatua antolatu du martxoaren 5erako (larunbata). Saioa 14:00etan hasiko da, elkartearen egoitzan.
Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal izango dira bertsolari gonbidatuak, eta Donibane Azkaratek jarriko dizkie gaiak. Eneko Sierra eta Beñat Antxustegik jarriko diete musika bat-bateko sorkuntzei.
Gonbidapenak dagoeneko eskura daitezke, bi modutan: Berezi okindegira hurbilduz edota Bixi Bixiko arduradunekin harremanetan jarriz, 667 72 21 44 telefonoaren bitartez.
