Bestelakoak (Oairtzun): Hirigintza ikuspegi feministatik, parte hartze saioak
Elizalde auzoa da Oiartzungo erdigunea. Izenak dioen bezala, eliza bertan dago. Elizaldeko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik garatzeko prozesu parte hartzailea jarri du martxan udalak; zehazki, genero ikuspegia eta hiri inklusioa bultzatzeko baldintzak jarri eta Elizalde orokorrean hobetuko duen eredua sortzea da helburua. Formakuntza saioak egin zituzten pasa den hilean, eta parte hartze prozesuarekin hasiko dira orain. Informazio gehiago, hemen.
