Bilera (Errenteria-Orereta): Labore Oarso
Labore Oarso elkarteak eman dituen pausuen berri ematea da bileraren helburua. Horrekin batera, denda jartzeko elkarteak aukeratu duen lokalaren gaineko informazioa emango du, eta baita hori egokitzeko beharrezkoa izango duen auzolanaren gainekoa ere. 2017rako lortu duten bazkide kuota kopurua jakinaraziko dute, bestalde. Bilera irekia da bazkideentzat zein ez direnentzat.