Bizikleta martxa (Oiartzun): 'Joanes etxera'
Oiartzungo bizikleta zaleek babesa eman diote igandeko jarduerari. Sarek Joanes Larretxea presoaren aldeko bizikleta martxa antolatu du. Gurutzetik abiatuko dira, plazan bukatzeko. Kaskoa eta maskara, ezinbestekoak. Kamiseta urdina janztera animatu dute.
