Dantza (Antxo): 'Pasaiako Dantza Festibala'
Bosgarrena da aurtengo Pasaiako Dantza Festibala, eta, berritasun aski badakartza ere, ohi bezala Antxon hartuko du lur. Ekainaren 8an hasi eta 11ra bitarte (ostegunetik igandera, beraz) dantzarekin lotutako hogei bat jarduera eskainiko dituzte, doan.
Horra hor gaurko hitzorduak:
- Ekainak 9, ostirala
- 18:30. Haatik. Ezkiula. Biteri plazan.
- 19:00. Akira Yoshida. Burial of the bark. Skate parkean.
- 19:35. Mizel Theret. Komunikazio inkomunikazio. Skate gradetan.
- 20:30. Osa eta Mujika. Bueltaxka. Luzuriaga parkean.
- 21:00. Lokke. Doppel-Leo. Luzuriaga parkean.
- 21:30. Paula Parra. The bleedings issue. Luzuriaga parkean.
