Deialdia (Errenteria-Orereta): Gazteen buruko osasunaren gaineko lan saioa
18-30 adin tarteko errenteriarren errealitatea, kezkak eta nahiak ezagutzeko diagnostikoa egiten ari da Errenteriako Udala. “Udalaren politika publikoak gazteriaren beharretara egokitzeko” egiten ari da lanketa. Bide horretan, buruko osasunaren alorra landu nahi du, eta horretarako, lan saio irekia antolatu du udal erakundeak hilaren 24rako, 18:00etan, Reina aretoan, “buruko osasunari buruz hitz egiteko eta datuak biltzeko. 18-30 urte bitarteko errenteriarrak saioan parte hartzera animatu nahi ditugu”.
