Deialdiak (Oiartzun): Gizon foroa
Oiartzungo Gizon Foroaren bederatzigarren saioa egingo dute datorren asteartean (hilak 11), 18:00etan.
Ohi modura, kuadrillako jarrerek, indarkeria matxistak, homofobiak, pribilegioek, ezintasun emozionalak, aitatasunak, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasunak edota hazkuntzak bezalako gaiak arduratzen dituen oro gonbidatu dute hitzordura.
Arizmendin izango da saioa, eta Hiruki Larroxak gidatuko du.
