Ekitaldia (Trintxerpe): 'Emakumeen arteko entzute taldea'
Martxoaren 7an Emakumeen arteko entzute taldea jarduera berezia egingo da Trintxerpen, 12:00etatik 13:30era. Ekitaldi horren helburua da Berdintasun arloaren, Itsas Etxearen, Adinkideren eta Jabetze Eskolako zaintzaren inguruko taldearen elkarlanari esker sortutako iniziatiba herriko beste emakumeei helaraztea. Ikusgarritasuna bilatzeko xedearekin, emakumeak kalean bilduko dira, Gudarien plazan zehazki. Euria egingo balu, alkateordetzara lekualdatuko lukete saioa. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, esteka honetan.
