Ekitaldia (Trintxerpe): Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia
Martxoaren 23an festa eta aldarrikapena ardatz izango dituen eguna ospatuko da Pasaian. Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia jarduera antolatu da. Aurtengo zita Trintxerpen izango da. 12:00etan jarriko dira martxan, eta martxa bat egingo dute Correosetik Gudari plazara arte. Ondoren, Entre Orillas elkarteak herri bazkaria egingo du Gudarien plazan. Euria egingo balu, frontoira lekualdatuko lukete bazkari herrikoia.
