Festak (Oiartzun): Arraguako festak
Arraguako festak bi asteburutan banatuko dituzte. Bigarrenean izango dira ekitaldi gehienak. - 14:00etan: Jubilatuentzako bazkaria, Aldeguna elkartean.
- 18:00etan: Txupinazoa, Aldeguna elkarteko atarian. Agurra dantzatu ondoren, kalejira egingo dute, Lartaungo txistulariekin, dultzaineroekin, buruhandiekin eta Oiartzungo erraldoien konpartsarekin.
- 19:00etan: Gorriti Show. Poniak eta bigantxak haurrentzako.
- 20:00etan: Elkarretaratzea frontoian hasi eta auzoan zehar. Jarraian, bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:00etan: Elektrotxufla, aspertu arte.
