Festak (Pasaia): Pasaia Itsas Festibala
2026ko Pasaia Itsas Festibalaren lehen eguneko (hilak 14, osteguna) egitaraua, hemen:
- 05:50. San Pedroko arrantzaleen lonjara bisita gidatua. Sarrerak eskuratu behar dira.
- 18:00. Badiarako itsasontzien sarrerarekin, Pasaia Itsas Festibala hasiko da.
- Arratsaldean zehar. Sastakai txaranga, Alkar Txiki Euskal Dantza Taldea, eta Lesakako trikitilariak San Pedron eta Donibanen izango dira barrutiak girotzen.
- 20:00. San Pedroko lonjako plazan, Pedro Pastorren kontzertua.
- 21:30. San Pedroko lonjako plazan, Beleren kontzertua.
