Gau Beltza (Lezo): Desfilea eta antzerkia
19:00etan, Goiko Plazan, Gau Beltzeko kalejiraren hasiera. Heriok ere bat egingo du segizioarekin Kale Nagusian. Kalejira bukatzean, Gurutze Santuaren plazan, Sutargi Abesbatzaren emanaldia, Murixka Dantza Taldearen emanaldia, eta beldurrak erretzeko sua piztuko da. Segidan, gaztaina erreak banatuko dira.
