‘Altxorraren uhartea’ tailerrean, altxorraren gure plano berezitik abiatuta, 6-9 urte bitarteko haurrek modu errazean emulatuko dituzte polinesiar mapak zurezko makilatxoekin. Parte-hartzaile bakoitzak sortuko duen marrazkia oinarri hartuta, abstrakzio-ariketa bat egingo dute, olatuak, mareak eta itsasoko irlak irudikatzeko kode berriak dituen mapa bat eginez.
Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan
