Haurrak (Oiartzun): 'Gau beltz on' eta 'Gau Beltzaren Argitan'
Gau beltz on ipuina eta Gau Beltzaren Argitan abestia aurkeztuko dituzte. Abaraxka eta Saltsa guztien perrexila dira ekitaldiaren antolatzaileak, eta Oiartzungo 1545 argitaletxeak kaleratuko ditu. Sarrera aurrez hartu behar da, hemen.
Festak zabalkundea izan du urteen poderioz, eta Gau Beltza festaren oinarriak biltzen zituen, festa aberastuko zuten eta zabalkunderako baliagarriak izango ziren euskarriak sortzeari ekin zioten antolatzaileek; desira horietatik eta sortzaile ezberdinen lanari esker sortu dira Gau beltz on eta Gau Beltzaren Argitan.
