Hitzaldia (Donibane): 'Amalurra: Emakumeen lidergoak Guatemalako Maia q’eqchi komunitatean'
Gora Herriak kultur jardunaldien barruan, maiatzaren 29an Amalurra: Emakumeen lidergoak Guatemalako Maia q’eqchi komunitatean hitzaldia eskainiko dute Leire Artola Argia-ko kazetariak eta Amets Ladislao eta Maku Egiluz Etxalde mugimenduko eta Via Campesinako kideek. Kultur Aterpean izango da, 19:00etan.
