Ibilaldia (Oiartzun): Tren Berdea
Tren Berdeak Pagoaldea eta Arditurri lotuko ditu. 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan irtengo da, eta ordu eta erdi geroago izango dira bueltako bidaiak.
Bitartean, Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera izango da. Sakoneko bisitak 7 euro balioko ditu 12 urtetik gorakoentzat, eta 5 beherakoentzat. Oinarrizko bisiten prezioak 5 eta 3 eurokoak izango dira.
