Ikus-entzunezkoa (Pasai Donibane): Zinema Txikia: 'Superheroien Familia'
Pasaiako Zinema Txikiak dena prest du aurtengo bigarren emanaldirako. Larunbat honetan (hilak 24) izango dute hitzordua lau barrutietako haurrek, ohi bezala, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Superheroien Familia filma proiektatuko dute, 17:30ean.
Gonbidapenak eskuratzeko lotura honetara jo beharko da eta bertan adierazi beharko dute pasaitarrek motora zerbitzua behar duten ala ez.
