Ikus-entzunezkoak (Oiartzun): Gaizki-ulertuak
Txinalka Oiartzungo antzerki taldeak Gaizki-ulertuak antzezlana aurkeztuko du ekainaren 1ean, 19:00etan, Landetxen.
Dario Fo-ren antzezlan batean oinarritutako lana da, eta Lur Korta Redin da zuzendaria. Aktoreak, bestalde, honakoak dira: Jesus Gonzalez Esteban, Margari Maritxalar Gelbentzu, Joxe Migel Lopez Arruabarrena, Amaia Ibarguren Nieto, Nati Gonzalez Agirre, Pili Arbelaitz Mitxelena eta Maite Odriozola Urdanpilleta. Aurreratu dutenez, umorezko antzezlana izango da.
Sarrerak online dota egunean bertan eskura daitezke leihatilan, 18:00etatik aurrera.
