Txinalkak 'Gaizki-ulertuak' aurkeztuko du igandean, Landetxen

Lur Korta Redin da lanaren zuzendaria, eta Dario Fo-ren antzezlan batean oinarritutako lana da. Ekainaren 1ean izango da, 19:00etan.

Txinalka Oiartzungo antzerki taldeak Gaizki-ulertuak antzezlana aurkeztuko du ekainaren 1ean, 19:00etan, Landetxen.

Dario Fo-ren antzezlan batean oinarritutako lana da, eta Lur Korta Redin da zuzendaria. Aktoreak, bestalde, honakoak dira: Jesus Gonzalez Esteban, Margari Maritxalar Gelbentzu, Joxe Migel Lopez Arruabarrena, Amaia Ibarguren Nieto, Nati Gonzalez Agirre, Pili Arbelaitz Mitxelena eta Maite Odriozola Urdanpilleta. Aurreratu dutenez, umorezko antzezlana izango da.

Sarrerak online dota egunean bertan eskura daitezke leihatilan, 18:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.