Hilaren 24an liburutegien eguna ospatzeko lau ipuin kontaketa saio –barruti bakoitzeko bana– antolatu dituzte Pasaiako liburutegiek. Hilaren 20an izango da lehena, Antxon, eta 26an azkena, San Pedron.
Aurten Xabier Terrones izango da kontalaria eta, “maleta magiko” batean zenbait abentura ekarriko ditu 4 eta 8 urte arteko gaztetxoentzat. Saio guztiak 17:30ean izango dira, honako data eta kokalekuetan:
- Hilaren 20a, osteguna. Antxoko liburutegian.
- Hilaren 21a, ostirala. Trintxerpeko Alkateordetzan.
- Hilaren 25a, asteartea. Donibaneko Topagune Gelan.
- Hilaren 26a, asteazkena. San Pedroko liburutegian.