Ipuin kontalaria (Errenteria-Orereta): 'Gure amalurra'
Asteklimaren programazioaren barruan, Sorgina Txirulina taldeak Gure amalurra ipuin kontaketa eskainiko du urriaren 21ean Lekuona Fabrikako plaza berdean, 17:30ean. Emanaldiak klima aldaketak eragiten dituen arazoak ditu ardatz. Kontaketa 4 eta 8 urte arteko haurrei begirakoa da, euskaraz. Sarrera doakoa bada ere, gonbidapena behar da parte hartzeko. Sarrerak Lekuona Fabrikan eta udal webgunean eskura daitezke.
