Jaiak (Antxo): Pasaia Musika Bandak 100 urte
Pasaiako Musika Bandak mendea bete du. Mendeurrena goratzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte Antxon. Egun handia martxoaren 30ekoa izango da. 13:00etan, Illunbe Musika Bandako ohiko kideek Ramon Rodriguezek sortutako abestiak joko dituzte. Ekitaldia Antxoko frontoian izango da, eguraldi ona egiten badu. Musika ikuskizunaren ondoren, bandako kideek bazkaria egingo dute. Azkenik, eguna biribiltzeko, 19:00etan, Vocalia taldeak kontzertua eskainiko du San Fermin elizan.
