Fanderia auzoko jaiak. Egitaraua:
Hilak 25, larunbata
- 9:00: Txistularien diana.
- 11:00: Buruhandiak auzoan barrena ibiliko dira, Gaztañoko Auzo Elkartearen eskutik.
- 11:00-13:30: Haurrentzako jokoak Errota plazan, sariak izango dira adin guztietako jendearentzat.
- 11:00-13:30: Kolore guztiak elkarteak te eta pasta dastaketa antolatu du. Elkarteak jokoak antolatuko ditu.
- 11:30-13:00: Narrasti erakusketa, Errota plazan.
- 13:00: Errota plazan haurrentzako moto lasterketa eta adin guztietako jendearentzat patineteak izango dira.
- 16:00: Futbolin txapelketa eta dardo txapelketa jende helduarentzat, Sport kafetegian (Fanderiako Igerilekuak). Babeslea: Imagine akademia.
- 17:30: Toka eta bote txapelketa, adineko jendearentzat. Aurtengoan bi kategoria izango dira: gizonena eta emakumeena (Errota plazan). Irabazleentzat sariak eta trofeoak izango dira. Babeslea: Imagine akademia.
- 17:30-18:30: Haurrentzako antzerkia, Patata Tropikala taldearen eskutik. Babesleak: Naudan eta San Sebastian Housing enpresak.
- 19:00-20:00: Dantza emanaldia, Mari Cruz, Jazzarte eta Danza del vientre Fusionen eskutik.
- 21:30: Herri afaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte Errota plazan barrena. Auzotarrek afaria etxetik ekarriko dute, eta jarritako materiala erabiltzeko aukera izango dute, betiere pazientzia galdu gabe eta aldarte alai eta onean. Barrikotea izango dugu. Babeslea: Bereziartua sagardotegia.
- 23:00-2:30: Dantzaldia Modestok girotua. Babesleak: Errota eta Izen Gabe tabernak.