Jaiak (Oiartzun): Itturri Eguna
Itturi Oiartzungo Merkatarien Elkarteak egun handia izango du hilaren 22a (astelehena da), Itturri Eguna ospatuko baitute. Arratsaldean izango dira ekitaldiak, 16:00etan hasita, eta hasiera batean Doneztebe plazan egingo dituzte jolasak. Hala ere, aurreratu dute eguraldi txarrarekin Haurtzaro ikastolako frontoira lekualdatuko dutela Jokai gunea.
