Itturri Eguna egingo dute astelehenean

Oiartzungo Merkatarien Elkarteak Itturri Eguna ospatuko du hilaren 22an, 16:00etan hasita. Jolasak, txokolatea eta tortilla izango dira nagusi.

Iturri Eguneko irudi bat. @itturrioiartzun

Itturi Oiartzungo Merkatarien Elkarteak egun handia izango du hilaren 22a (astelehena da), Itturri Eguna ospatuko baitute. Arratsaldean izango dira ekitaldiak, 16:00etan hasita, eta hasiera batean Doneztebe plazan egingo dituzte jolasak. Hala ere, aurreratu dute eguraldi txarrarekin Haurtzaro ikastolako frontoira lekualdatuko dutela Jokai gunea.

Aipatutako espazio hori zenbait jolasez osatutako espazioa da, eta arratsaldeko lauetatik zazpiak bitartean herriko haurrek hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izango dute. Alabaina, txokolatada eta tortillada egingo dituztela ere iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.