Jaialdia (Errenteria-Orereta): Atlantikaldia

Ostegunean hasi zen Atlantikaldia kultur topaketa eta musika jaialdia, bosgarrenez herrian. Jende, adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatu dituzte, ia 100 lau egunetarako. Hona hemen gaurko egitaraua: -10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Tekno Kaian, teknologia eta itsasoa uztartuko dituzten ekintzak. -10:30. Herriko Plazatik, herriko gune historikoa ezagutzeko pista jokoa 5-12 adin tarteko haurrentzat. -11:00. Gastrogunean, Sonia Tapia sukaldariarekin irabiatu osasuntsuen tailerra. -10:30. Herrixkan, ipuin baten antzezlana ingelesez. -10:30. Kalekaian, hip-hop eta dantza tailerra. -11:00. Atseden Irlan, itsas korronteen ginkana. -11:00. Herriko Plazan, Radio Euskadirako zuzeneko solasaldia. Partaideak: Luis Mari Moreno Pirata eta Pablo Novoa. Galder Perezek zuzenduko du irratsaioa. -11:00. Herrixkan, munduko bost kontinenteetan erabiltzen diren musika tresnen tailerra. -11:00. Alkartasuna, Arditurri, Beraun Bera, Bukagaitz, Euskaldarrak, Gau Txori, Landare eta Niessen elkarteetan, Maroko, Galizia, Nikaragua, Venezuela, Ukraina eta ijito herriko jakiak prestatzen hasiko dira. 14:00etatik 16:00etara Gastrogunean landutako jaki horiek dastatzeko aukera izango da. -11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Kalekaian, kaleko kirolak. -11:00-19:00. Herrixkan, horma oihal kolektiboa egingo dute Makina bat taupada lelopean. -12:00. Gastrogunean, txokolatezko eskulturak egiteko aukera, bikoteka (haur bat eta heldu bat) Javier Aramendiarekin. -12:00. Herrixkan, plastikozko botilek itsasoan duten eraginaz jabetzeko tailerra. -12:00. Kalekaian, reggae musikan oinarritutako musika ekoizpen tailerra. -12:00. Herriko Plazatik, Alde Zaharreko aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko bisita gidatua gazteleraz. -12:00-16:00 eta 16:00-20:00. Lihoaren sorkuntza prozesua ikasteko erakusketa parte hartzailea. -12:30. Herrixkan, Alan Hunter eskoziarraren kontzertua. -13:00. Herriko Plazan, Olatz Salvadorren kontzertua. -14:00. Herrixkan, Filipe Bittencourt Band. -15:00. Kalekaian, inguruko grafiti egileek mural handia margotuko dute. -15:00. Ibaian, Llaut (Badalonako eta Tarragonako arraunlariekin) eta batel (Hibaikako kideekin) estropada. -16:00. Kalekaian, Sound Systemekin reggae jaialdia. -16:30. Herrixkan, dantza familian euskal dantzekin. -16:30. Herrixkan, egurrezko arrain bat egiteko tailerra. -17:00. Gastrogunean, pasta era artisau eta ekologikoan egiteko tailerra. -17:00. Herriko Plazan, Celtic Neighbours Galesko taldearen kontzertua. -17:00. Herriko Gune Historikoan zehar bisita gidatua, euskaraz. -18:00. Herrixkan, dantza polinesiarren erakustaldia. -18:00. Kalekaian, Raquel Koroma dantzari eta koreografoarekin Reggae dancefloor saioa. -18:30. Gastrogunean, izozkigintza tailer praktikoa. -18:30. Herrixkan, Mater Museoko kideen eskutik, itsas hondakinen arazoari aurre egiteko proposamenak, eskulanekin. -19:00. Herriko Plazan, Serrullaren kontzertua. -21:30. Herriko Plazan, jazz doinuak EMKEren bandarekin, Ainara Ortegarekin eta Iñaki Salvadorrekin. -20:00. Itsasargi Nagusian, Nnekaren (Nigeria) kontzertua. -21:30. Kalekaian, Hakima Flissiren kontzertua. -22:30. Itsasargi Nagusian, Beberen kontzertua. -00:00. Herrixkan, DJ Makala.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.