Kirola (Donibane): 'Mitxintxolako igoera'
Aurten ere, urteari abiada emateko Pasaiako punturik altuenera arteko lasterketa antolatu du Donibaneko Itsas Mendi taldeak: XII. Mitxintxola mendi lasterketa (3,4 km). Hilaren 16a izango da aurten korri egiteko igandea.
Lasterketa, ohi bezala, Santiago plazatik abiatuko da Mitxintxolako muinora arte. Korrikalariak 11:00etan abiatuko badira ere, urtero bezala, nahi duenak oinez egin ahalko du bidea ordubete lehenago.
Iaz 90 lagun inguruk parte hartu zuten, eta dagoeneko zabaldu die Itsas Mendik aurten ere izena emateko aukera, horiei eta berriei. Inskribatzeko hemen klik eginda irekiko den formularioa bete beharko dute interesdunek.
