Hemen da XII. Mitxintxola mendi lasterketa

Hilaren 15erako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako muinora igoera. Dagoeneko izena eman daiteke online.

Iazko Gazteen kategoriako irabazleak, podiumean.

Aurten ere, urteari abiada emateko Pasaiako punturik altuenera arteko lasterketa antolatu du Donibaneko Itsas Mendi taldeak: XII. Mitxintxola mendi lasterketa (3,4 km). Hilaren 15a izango da aurten korri egiteko igandea.

Lasterketa, ohi bezala, Santiago plazatik abiatuko da Mitxintxolako muinora arte. Korrikalariak 11:00etan abiatuko badira ere, urtero bezala, nahi duenak oinez egin ahalko du bidea ordubete lehenago.

Parte hartzaile nahiz ikusle guztiek Piraten Etxean egingo dute topo. Bertan banatuko dituzte sariak eta pintxoak, eta behar duten korrikalarientzako dutxak ere erabilgarri izango dira han.

Iaz 90 lagun inguruk parte hartu zuten, eta dagoeneko zabaldu die Itsas Mendik aurten ere izena emateko aukera, horiei eta berriei. Inskribatzeko hemen klik eginda irekiko den formularioa bete beharko dute interesdunek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.