2023/1/2

Hemen da XII. Mitxintxola mendi lasterketa

Hilaren 15erako antolatu du Itsas Mendik Mitxintxolako muinora igoera. Dagoeneko izena eman daiteke online.

Gamon ikastetxeak 'Zurekin batera goaz!' lemapean ospatuko ditu 50 urteak

Urteurren biribila behar bezala ospatzeko askotariko ekitaldi eta ekintzak egingo dituzte datozen hiletan.

Etxebizitza Bulegoa 2022

Etxebizitza Bulegoak 221 maizterri eman die zerbitzu

Oiartzungo 55 etxejabek bideratu dute beraien etxebizitza bulegoaren bidez. Une honetan 32 maizterrek behar dute alokairu soziala, azaldu dutenez.

Azken bi erailketa matxistak salatu dituzte errenteriarrek

Azken egunetan Euskal Herrian izandako bi erailketa matxistak salatzeko protesta egin zuen ostiralean Oreretako Mugimendu Feministak.

oiartzun ke gipuzkoako txapeldun

Areto futboleko Gipuzkoako Kopa Oiartzunera etorri da

Herrikide Tolosako taldea gainditu dute oiartzuarrek, gol bateko aldearengatik. Ibarran nagusitu dira oiartzuarrak.

Udalak 5.000 euro eman dizkio Zaporeak elkarteari

Hirugarren urtez jarraian diruz lagundu du elkartea. Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuei elikadura duina, kalitatezkoa eta elikagarria ematen die irabazi asmorik gabeko elkarte honek.

Beraungo anbulatorioak ohiko ordutegia berreskuratuko du

Datorren hilaren 16tik aurrera arratsaldez ere zabalduko dutela jakinarazi du Duintasuna elkarteak, Arrate Salaberria zuzendariarekin izandako bilera baten harira.

[Galeria] "Olentzero gurekin nahi dugu" esan dute lezoarrek

Olentzero lapurtu eta erre dutelako, herritarrek euren ezinegona plazara eraman dute.

Berriro ere elkarlanerako deia egin dio SOS Antxok udalari

Topoko obren jarraipenerako batzordea sortzeko ezetzaren aurrean, hausnarketa egin dute Antxoko koordinakundeko kideek.

olastokian Musika Bandak emandako kontzertua

Kantuan eta dantzan hasiko dute urtea

Errenteriako Musika Bandak urte berriko kontzertua eskainiko du ostiralean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.

Kordeleia eraikinean 33 eguzki plaka jarriko ditu udalak

Donibaneko azpiegituran kontsumitzen den energiaren zati bat hornituko dute sei hilabeteko epean instalatuko diren plaka fotovoltaikoekin.

Lanbide prestakuntzarako doako ikastaroak, Oarsoaldean

Bost ikastaro prestatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Otsailean hasiko dira, eta langabeen enpleguan eta lanbide kualifikazioan eragin nahi dute.

bertso-afari biyurriya

Bertso-afari "biyurriya" antolatu dute hileko azken ostiralerako

Haizea Arana, Josu Ibarguren, Aner Peritz eta Ekhiñe Zapiain gonbidatu Biyurrieneak, hilaren 27rako. Sarrerak salgai daude.

Erakusleiho digital bat sortzeko lanak hasi ditu udalak

Tokiko merkataritza osatzen duten negozioei ikusgarritasun handiagoa eman nahi diete egitasmoarekin.

Errege Magoek barruti guztietan jasoko dituzte gutunak

Antxon eskutitzak jasoko dituzte, eta beste hiru barrutietan desfilea egingo dute Errege Magoek ostegun iluntzean.

Herriko autobusek %50eko deskontua izango dute aurten ere

Mugi txartela erabiliz ordaintzen diren joan-etorrien prezioak erdira murriztuta jarraituko du aurten, gutxienez, ekainera arte.

Aparkaleku bat egokitu dute Pontikan

Beraun kalea berrurbanizatzeko lanen barruan kendutako aparkalekua ordezkatuko du berri honek.

Bi ikastaro berri dakartza hil honetan Pasaiako Jabetze Eskolak

Hilaren 15era bitarte egongo da zabalik izena emateko epea. Berritasunen artean, 'Jan sano eta pozik bizi', eta emakume palisten taldea.

Gehiago