Kantuan eta dantzan hasiko dute urtea

Errenteriako Musika Bandak urte berriko kontzertua eskainiko du ostiralean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.

olastokian Musika Bandak emandako kontzertua Koldo Mitxelenako jolastokian Musika Bandak emandako kontzertu bat.

Errenteriako Musika Bandak urte berriko kontzertua eskainiko du ostiralean (hilak 6) Koldo Mitxelena ikastetxean. 12:30etik aurrera, ekitaldi handi batek hartuko du patioa, musika eta dantza uztartuko dituzte.

Got Talent saiotik etorri berri diren Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariak emanaldia eskainiko dute. Musikariak aldiz, Alain Ayerdi Gurpegiren gidaritzapean ariko dira. Klasikoz betetako kontzertua izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.