Kirola (Oiartzun): II. Antxin Ezkerro Memoriala
Txost pilota elkarteak II. Antxin Ezkerro Memoriala antolatu du, eta bi asteburutan banatu dituzte jardunaldiak; igandean –hilak 15– izango dira lehen partidak, eta final erdiak zein finala hilaren 22an izango dira.
Memorialean gizonezkoen senior mailako pala motza, neska seniorren paleta larruzkoa eta 18 urtez azpikoen paleta larruzko txapelketak jokatuko dituzte.
Partida guztiak Madalensoro eta Haurtzaro pilotalekuan jokatuko dituzte, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zazpiak arte, eta bertan Bizkaia, Nafarroa, Errioxa, Iparralde, Landak, Bearno eta Gipuzkoako pilotariak ariko dira.
Partida zein taldeen inguruko informazio gehiagorako, egin klik hemen.
