Kontzertua (Donibane): 'Gani Mirzo Band'
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak kontzertua antolatu du, ‘Gora herriak Kurdistan-Euskal Herria’ iniziatibaren barne, Gani Mirzo Band-en eskutik. Errefuxiatu kurdu emakumeen aldeko egitasmoa izango da, musikari kurduak, armeniar eta euskaldunak batuko dituena.
Estatu Islamikoaren jazarpenetik bizirik atera diren emakume errefuxiatu kurduei laguntza eskaintzeko asmoz, Mirzok kontzertu nagusia eskainiko du ekainaren 12an Ekialdeko zein Mendebaldeko musikak uztartuz. Sarrerak Berezi okindegian eta Ubera liburutegian eskura daitezke.
