Martxoak 8 (Lezo): Bertso afari feminista
Martxoaren 8ko ekitaldien barruan, afari feminista antolatu du martxoaren 6rako (ostirala) Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak. 21:30ean hasiko da Ibai Ondo etxe izango duen jarduera, eta aukera beganoa izango dute afarira joan nahi dutenek. Bertsoen atala Ekhiñe Zapiainen (irudian) eta Amaia Agirreren esku geldituko da, eta haiei Amaia Resendek emango dizkie gaiak.
