Musika (Lezo): Tabupunk jaialdia
Tabupunk jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dute bihar (hilak 21, larunbata) Txerrimuñon. Hiru taldeko joko dute herriguneko baserriko oholtzan: Kalerizo, Bellotaris Fallecidos eta Euskal Bastards dira. 19:30ean hasiko dira musikariak instrumentuak astintzen. Jaialdiaren sarrera 10 eurokoa da, eta bertaratuko direnei eskatu diete iraungitze data luzea duten jakiak eramateko, bilduko duten hori Elikagaien Bankuari emango diotelako.
