Musika (Oiartzun): 'Elimberri'
Elimberri Pantxix Bidart eta Primaël Montauzik sortutako “bi kultura ahaideen arteko topaketa” da, eta antolatzaileek adierazi dute “artistek kantarazten dituztela, gaurko harmonian, euren aspaldiko zuhurtzia gure mundu garaikideak erakutsi nahian”.
Era berean, jakinarazi dute euskara eta gaskoia uztartzen dituztela euren eskaintzan.
Gauzak horrela, Kantagiltza egitasmoak eta zenbait laguntzailek kontzertua antolatu dute hilaren 22rako (igandea), Udalbatza aretoan. Emanaldia 18:30ean izango da, eta sarrerak sei euro balio ditu –egunean bertan erosi behar da–.
