Tailerra (Errenteria-Orereta): Esmalteriako ostiralak
Esmalteriako Ostiralak ekimeneko ikasturteko laugarren hitzordua txontxongiloak egiteko tailer bat izango da, 3-6 urte arteko haur eta haien familientzako. Saioan parte hartzeko izena eman behar da (inprimaki bat betez). Plaza mugatuak: 15 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako izango da lekua. 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea da Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian, eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez.
Haur eta gurasoentzako ekitaldi bat, euskaraz.
Doako ekitaldia izango da, baina gogoratu goian esandako helbidean izena ematea.
Orereta Ikastolaren eskutik.
